XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saltuaren ondoren ikusleek txaloka erantzuten digute, eta muxu batekin neure bihotza pozaren pozez, emozioz, taupada azkarrez mugitzen hasten da.

Bapatean norbaitek Aitzolen esku ezkerra ikutu du, bera iratzartzeko asmoz edo.

Mutikoak, hain fresku eta gustora bere ametsean murgildurik zegoelarik, izualdi bat sentitzen du.

Goizean goiz artzaina ardiak hartuta gorantz zihoanean, norbait ikusi zuen bere txabola inguruan berari begira.

Ezer ez zioenez, gorantz ekin zion bideari tarteka-marteka beherantz begirada bizkor bat botatzen zuelarik.

Artzaina, hamaiketakoa egin eta goiz osoa igaro ondoren, bazkaltzeko orduan, berriz ere txabolarantz bere arditxoez lagundurik gosea asetzeko prest bueltatu zen.

Txabola inguruan lehengo otsoa ikusi zuen, bazirudien berari begira zegoela.

Halaxe zen, ikusi orduko galdezka hasi zitzaion.

Artzainak ez zion ongi ulertzen, otsoak erdaraz hitzegiten bait zuen, baina hala ere Aitzolen bila zebilela laster ohartu zen.

Artzaina gizon jatorra zenez, ez zitzaizkion batere otsoak gustatzen eta hogeitalau orduz sasiz beteriko ibilbide bat jarraitu ondoren, basamortuan bukatzen zen bide baterantz bideratzea bururatu zitzaion.

Honela, egun hartan lehenengoz eta azkenengoz ikusi ahal izango zuen otso hura.

Otsoa izkutatu ondoren, lasai bazkaldu eta mendi gailurrera igo zen bere ardi-txakurrez lagundurik.

Gailurrean adarra joaz Erreginari otsoaren berri bidali zion.

Bitartean, goiz hartan Erreginak eta Aitzolek aurreko gauean nekaldiagatik utzitako solasaldiarekin jarraitzen zuten, (...).